#ZiFi

See tagged statuses in the local RealityWyrm community

reviewed Iris XXII by Yurre Ugarte Rodriguez (Amaiur)

Yurre Ugarte Rodriguez, Julen Ribas Sasiain: Iris XXII (GraphicNovel, euskara language, Txalaparta)

Kateaturiko hondamendi multzoen ondotik, XXII. mendean, Numun gizartea sortu dute kokaleku ezezaguneko irlan, landare luminiszenteen …

Kolapsotik abiatutako mundu berri bat

Oso gustura irakurri dut komiki distopiko-utopikoa, eta plazera da euskaraz horrelako #ZiFi lanak aurkitzea. Abiapuntu bikaina du, kolapso ekosoziala bera, eta sufrimendu askoren ondoren sortutako kolonia-gizarte berri baten promesa. Gizarte berriaren kokapena eta garapenak berriz mundu berria eta aurrekoaren alderik ilunenak uztartzen ditu arraro-berri elementuekin. Marrazki eta estetika bikainak munduari forma ematen dio, baina batzuetan denboren artean apokalipsitik mundu berri arrarorako elementuak falta direla iruditu zait. Jarraipena izateko hariak baditu, gustora irakurriko nuke datorrena.

Mikel Alvarez Sarriegi: Euskalia (Paperback, Basque language)

XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, …

Eusko-ZiFi trepidantea

Euskarazko #ZiFi|a behar dugu, eta komikigintzan loratzea izan den bezala, espero dut Euskaliaren ondoren etorriko direla berriak. Oso gustura irakurri dut, nobela azido eta erreferentziaz betea, berehala hurbileko egiten diren pertsonaiekin, onenak beti joaten dira lehenik ;).

Teknologia orokorrean bigarren mailako bihurtua, magikotasunetik hurbil, ondo hartutako erabakian, proposatzen den Euskaliak gaur egungo ajeak daramatza etorkizunera, eta #ZiFi|ak orokorrean egiten duen moduan, gehiago deskribatzen du gure egunerokoa etorkizun posiblea baino.

Zoriondu nahi dut Mikel Alvarez Sarriegi egilea ausardiagatik, etorkizunak irudikatzea gaizki ikusia dagoen ildo baita gaur egun gurean, eta dibertimendurako artefaktu honekin bidea irekitzeko esfortzuan ale garrantzitsua jarri duelako.

Nobela beltza, telesail trepidanteak, abentura eroak eta #ZiFi|a gustoko badituzu, gozatuko duzu liburu honekin.