Oso latza izan da

Paperback, 104 pages

Euskara language

Published by Elkar.

ISBN:
978-84-1360-116-8
Copied ISBN!
(1 review)

1981eko otsaila da. Joxe Arregi zizurkildarra Madrilen atxilotu dute eta handik hamar egunera azken arnasa eman du, jasandako tratuaren ondorioz. Hilketaren kontra altxatu diren ahotsak gorpua lurperatzearekin batera isildu nahi lituzkete ordenaren zaintzaileek, baina zenbait lagunek isilpeko plana egin dute, hilotz hori hilobitik jaso, hilkutxatik atera eta bere biluztasun lazgarrian argazkiak egiteko, torturaren gordina begien bistan jartzearren, ez ikusiarena egin nahi luketenentzat ere. Egiazko gertakariak bildu, bizirik jarraitzen duten lekukoak elkarrizketatu, protagonisten biografiak eraiki, eta kontakizun zirraragarri bat ondu du egileak, kazetaritzako kronikaren osagaiak dituena baina fikziozko idazlearen baliabideekin moldatua. Iragan hurbila gure orainera ekarriz, ahazturaren ilunpera kondenatu nahi izan den historiaren zati horri literatur istorio baten taupada eta dardara itzuliz.

1 edition

Azalean sartutako historia

Azaletik ezagutzen nuen historia, torturaren genealogiari lotua, eta Berriak ekarri zigun erreportaje hartan haragi egina, azalean barna sartu zait Xabier Mendigurenek idatzitako liburu latz honi esker. Euskal Herrian ezinbestekoa dugun, eta eraiki behar den #HerritarronHistoria|k pieza asko beharko ditu, formatu ezberdinetan, eta hau horietako bat izango da, Vuillarden moduan, historiatik berreskuratua. Latza da hasiera eta kontatzen den eszena, latza Carabancheleko preso-kideek idatzitako gutuna, eta latza Joxe Arregik bizi zituen tortura egunak, heriotzara eraman zutenak. Eskertu dut ere garaiaren, eta pertsonaien kontakizun berrituak, garai eta pertsonaia horiek, haurtzaroko oroitzapenetatik, gaur eguneko ulertu ditudalako. Irakurtzea gomendatzen dudan liburu bat.