#herritarronhistoria

See tagged statuses in the local RealityWyrm community

Paco Roca, Bego Montorio Uribarren (Itzultzailea), Rodrigo Terrasa: Ahanzturaren leizea (Hardcover, euskara language, Astiberri)

1940ko irailaren 14an, Espainiako Gerra Zibila amaitu eta 532 egunera, erregimen frankistak José Celda fusilatu …

Oroimenaren argi-ilunak

Asteburua hasieran lo gutxi egin nuen, komiki honen irakurketak oroimenaren argi-ilunetara eraman nauelako. Ostiral gauean irakurtzen hasi eta larunbateko ordu txikietan liburua amaitu arte ezin izan nuen utzi.

'Ahanzturaren leizea' irakurri dut, ahanzturaren leizetik bizitza sorta bat ateratzen duen komiki bikaina. Denbora eta bizitza ezberdinen historiak maisuki josiz, Paternako hilerriko hobi komun baten irekitzea du abiapuntu, marrazki eta kontakizunerako gaitasun delikatu eta finarekin.

Zirrara sakona utzi dit gorputzean, historia biziki gogorrak kontatzen dituelako, baina baita denon oroimen-ahanzturaren amildegiaren ertzean jarri eta asko pentsarazi didalako.

Paco Rocaren eta Rodrigo Terrasaren komiki bikaina, Bea Montoriok eta Astiberrik euskarara ekarria (mila esker!).

#memoria #ahanztura #herritarronhistoria #komikia #komikiaeuskaraz #irakurketak

Xabier Mendiguren Elizegi: Oso latza izan da (Paperback, Euskara language, Elkar)

1981eko otsaila da. Joxe Arregi zizurkildarra Madrilen atxilotu dute eta handik hamar egunera azken arnasa …

Azalean sartutako historia

Azaletik ezagutzen nuen historia, torturaren genealogiari lotua, eta Berriak ekarri zigun erreportaje hartan haragi egina, azalean barna sartu zait Xabier Mendigurenek idatzitako liburu latz honi esker. Euskal Herrian ezinbestekoa dugun, eta eraiki behar den #HerritarronHistoria|k pieza asko beharko ditu, formatu ezberdinetan, eta hau horietako bat izango da, Vuillarden moduan, historiatik berreskuratua. Latza da hasiera eta kontatzen den eszena, latza Carabancheleko preso-kideek idatzitako gutuna, eta latza Joxe Arregik bizi zituen tortura egunak, heriotzara eraman zutenak. Eskertu dut ere garaiaren, eta pertsonaien kontakizun berrituak, garai eta pertsonaia horiek, haurtzaroko oroitzapenetatik, gaur eguneko ulertu ditudalako. Irakurtzea gomendatzen dudan liburu bat.