#paperjalezozketa

See tagged statuses in the local RealityWyrm community

Tsukumizu, Iker Alvarez: Girls' Last Tour 1 (Paperback, euskara language, 2022, Kabe - Harriet Ediciones)

Tsukumizu manga marrazkilariare lehen obra originala da hau. Chito eta Juriren historia, mundu distopiko batean …

Errepiderik gabeko goranzko bidean

Paisaia post apokaliptikoan gora doaz Chito eta Yuri lagunak, zehazki zer gertatu den jakin gabe, Cormac McCarthy handiaren 'Errepidea' mangara etorri balitz bezala. Gerrak dena suntsitu eta bakarrik utzi ditu, eta aurreko zibilizazioen printzak eta gerraren arrazoiak ulertu nahian, bidean gora egin, janaria bilatu eta plazer txikiez gozatuz aurrera egiten dute bi lagunek, rolak banatuz, elkar ezagutzen. Paisaia apokaliptikoa, hirigintza industrial futurista eta bigarren mundu gerrako arma abandonatuz josia, ezinbesteko elementua da kontakizunean, bi lagunek gidatzen duten Kettenkrad ibilgailua bezala. Bidea eta historia hasi aurretik gertatutakoa, egoera horretara eraman dituena, historia aurreko misterio erakargarri bezala mantentzen da, solairuak igoz argitu beharko duguna. #Komikia eta #ZiFi-a maite duenak gozatuko du Tsukumizu-ren lehen manga lan honekin, Iker Alvarezek itzuli eta harriet argitaletxeko Kabe sailak zorionez euskarara ekarria. 2. bolumena irakurtzeko gogoz nago. #PaperjaleZozketa #irakurketak #manga

Harkaitz Cano, Unai Iturriaga, Joseba Larratxe Berazadi: Ni ez naiz Mikel Laboa (Hardcover, Euskara language, Elkar)

Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel …

Atzera buelta

Nire txikitako oroitzapenetara bueltatzeko aukera eman dit liburuak. Esan behar dut nire lehenengo komikia izan dela txikitakoak kontuan hartu gabe. Eta beraz, komiki oso modu pertsonalean baloratu dudala.

Mikel Laboak haurra nintzeneko garaietara eramaten nau, eta komikia irakurtzea hori izan da, nire haurtzarora bidaia.

Mikel Laboaren bizitza oso modu desordenatuan azaltzen du, baina era berean ongi kokatzen zara momentu bakoitzean.

Irudiak ere mota askotakoak dira baina momentura oso ongi egokitzen direla esango nuke.

Besterik gabe, berriro irakurriko dudala argi dut!

Oharra: denbora baduzue komikia irakurri aurretik liburuan agertzen diren abestien zerrenda entzun lehenago, Ni ez naiz Mikel Laboa erreprodukzio - zerrenda existitzen da!

#paperjalezozketa