#irakurketak

See tagged statuses in the local RealityWyrm community

Jule Goikoetxea Mentxaka: Politeismo bastarta (Euskara language, Susa)

2024ko maiatza. Jule Goikoetxea Angela Davisekin elkartzeko prestatzen ari da kategoriako hotel bateko bere gelan. …

Buladak wikipediara

'Politeismo bastarta' liburua amaitu dut lau irakurralditan, kasualitatez Angela Davisen urtebetetze egunean (kasualitaterik ez da).

Gozatu dut metafisika propioa, errealitate lurreratuenarekin eta teoria bastartarekin lotzen dituen road trip bizia.

Panteoia zabaldu didazu @Jule!

Orain Buladak Wikipedian agertzea erronka... 💪🏾

#irakurketak #Holobionte #Bulada

Paco Roca, Bego Montorio Uribarren (Itzultzailea), Rodrigo Terrasa: Ahanzturaren leizea (Hardcover, euskara language, Astiberri)

1940ko irailaren 14an, Espainiako Gerra Zibila amaitu eta 532 egunera, erregimen frankistak José Celda fusilatu …

Oroimenaren argi-ilunak

Asteburua hasieran lo gutxi egin nuen, komiki honen irakurketak oroimenaren argi-ilunetara eraman nauelako. Ostiral gauean irakurtzen hasi eta larunbateko ordu txikietan liburua amaitu arte ezin izan nuen utzi.

'Ahanzturaren leizea' irakurri dut, ahanzturaren leizetik bizitza sorta bat ateratzen duen komiki bikaina. Denbora eta bizitza ezberdinen historiak maisuki josiz, Paternako hilerriko hobi komun baten irekitzea du abiapuntu, marrazki eta kontakizunerako gaitasun delikatu eta finarekin.

Zirrara sakona utzi dit gorputzean, historia biziki gogorrak kontatzen dituelako, baina baita denon oroimen-ahanzturaren amildegiaren ertzean jarri eta asko pentsarazi didalako.

Paco Rocaren eta Rodrigo Terrasaren komiki bikaina, Bea Montoriok eta Astiberrik euskarara ekarria (mila esker!).

#memoria #ahanztura #herritarronhistoria #komikia #komikiaeuskaraz #irakurketak

Jan Morris: Trieste o el sentido de ninguna parte (Paperback, castellano language, Gallo Nero)

«Lo llamo el efecto Trieste, como si durante un breve instante proverbial me hubiera escapado …

Maximilianoren gaztelutik

Miramaren amaitu dut Jan Morris idazle eta kazetari galestarraren 'Trieste', kronika historiko, literario eta pertsonala . Oso gustora irakurri dut, bereziak Triesteko hainbat anekdotagatik, eta gaur egungo izaera melankoliko post-inperialaren argazkiagatik. #Trieste #irakurketak #JanMorris #Miramare

Tsukumizu, Iker Alvarez: Girls' Last Tour 1 (Paperback, euskara language, 2022, Kabe - Harriet Ediciones)

Tsukumizu manga marrazkilariare lehen obra originala da hau. Chito eta Juriren historia, mundu distopiko batean …

Errepiderik gabeko goranzko bidean

Paisaia post apokaliptikoan gora doaz Chito eta Yuri lagunak, zehazki zer gertatu den jakin gabe, Cormac McCarthy handiaren 'Errepidea' mangara etorri balitz bezala. Gerrak dena suntsitu eta bakarrik utzi ditu, eta aurreko zibilizazioen printzak eta gerraren arrazoiak ulertu nahian, bidean gora egin, janaria bilatu eta plazer txikiez gozatuz aurrera egiten dute bi lagunek, rolak banatuz, elkar ezagutzen. Paisaia apokaliptikoa, hirigintza industrial futurista eta bigarren mundu gerrako arma abandonatuz josia, ezinbesteko elementua da kontakizunean, bi lagunek gidatzen duten Kettenkrad ibilgailua bezala. Bidea eta historia hasi aurretik gertatutakoa, egoera horretara eraman dituena, historia aurreko misterio erakargarri bezala mantentzen da, solairuak igoz argitu beharko duguna. #Komikia eta #ZiFi-a maite duenak gozatuko du Tsukumizu-ren lehen manga lan honekin, Iker Alvarezek itzuli eta harriet argitaletxeko Kabe sailak zorionez euskarara ekarria. 2. bolumena irakurtzeko gogoz nago. #PaperjaleZozketa #irakurketak #manga

Antonio Manzini, Irene Oliva Luque: Hagan juego (Paperback, 2023, SALAMANDRA)

Joko arteko aferak

Izaera ziniko eta justuaren artean penduluan dabilen Rocco Schiavoneren kasu berri bat, beti bezala algara eta malko artean irakurria. Kasinoko gora beherak, hilketa bat eta jokora engantxatutako jendearen artean, Aostako klima ilunean murgilduta jarraitzen du Rocco subjefeak. Gustora irakurri dut. #irakurketak #NobelaBeltza